Gazte bati zazpi labankada ematea egotzita, atxilo
BILBO. Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du Bilbon, beste bati zazpi labankada ematea egotzita. Ertzaintzaren arabera, asteazkenean bi gazte taldek liskarra izan zuten Zazpikaleetan. Gazteetako batek beste bati eraso egin zion labanarekin. Bizkarrean, sorbaldan eta besoan egin zizkion zauriak. Zaurituak konortea galdu eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Ustezko erasotzaileak ostegunean atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu