Sutea

Gazte batzuek erabiltzen duten lokal batek su hartu du Zornotzan

Inork ez du minik hartu, baina eraikineko 70 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte, badaezpada.

2011ko abuztuaren 24a
15:35
Entzun

Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, sua piztu da bart goizaldean Zornotzako (Bizkaia) kaleko lokal batean, eta inor zauritu ez den arren, eraikina hustu egin behar izan dute suhiltzaileek, badaezpada.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, 03:25 inguruan hasi da sutea, San Juan kaleko 26. atariko lokalean. Gazte talde batek erabiltzen du areto hori, baina garrak sortu direnean hutsik zegoen. Sei solairuko eraikin baten azpialdean dago lokala, eta, badaezpada, bizilagun guztiak aterarazi dituzte, 70 bat. 

Goizeko bostak aldera lortu dute suhiltzaileek sua mendean hartzea, eta lokaleko altzariak soilik hondatu direnez, bizilagunek etxera itzuli ahal izan dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.