Bart goizaldean sutea gertatu da Gasteizko Errementari kaleko eraikin batean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 02:30 aldera piztu da sua, gazte batzuek erabiltzen duten lonjan. Badaezpada, hiru pisuko eraikineko zortzi bizilagunak aterarazi behar izan dituzte, baina inork ez du minik hartu.
Suhiltzaileek ordu erdian hartu dute mendean sutea, eta gazteen lojan kalte handiak eragin baditu ere, bizilagunek beren etxeetara itzuli ahal izan dute bestelako arazorik gabe.
Sutea
Gazte batzuen lonjak su hartu du Gasteizen
Sutearen ondorioz, eraikin osoa hustu behar izan dute bart goizaldean. Nolanahi ere, ordu erdian hartu dute menpean suhiltzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu