GAZTE DANBADA

Gazte Danbadako egitaraua aurkeztu dute

Martxoaren 25etik 28ra artean izango da jaialdia Laudion (Araba), Esna harrapa gaitzala lelopean.

Gazte Danbadaren aurkezpena Laudion. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 18a
07:23
Entzun

Laudion bertan eman dute egitarauaren berri, eta jakinarazi salgai daudela sarrerak jada. 35 euroko prezioan salduko dituzte —30 euro, otsailaren 28a baino lehen hamarreko taldeetan erosiz gero—, eta egun bakoitzeko sarrerak 15 euroko salneurria izango du —18 euro bertan erosiz gero—. Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatu dute jaialdia.

Musika eskaintzari dagokionez, bi gune nagusi prestatuko dituzte. Besteak beste, Esne Beltza, Gatibu, Sorkun, Arkada Social, Juantxo Skalariak, Ken Zazpi, Gose, Belako, Las Tea's Party eta Xutik izango dira bertan.

Hitzaldietan, hainbat gai izango dituzte hizketagai; horien artean, burujabetza, autogestioa, Euskal Estatuaren eraikuntza, amnistia, Ipar Euskal Herriko errealitate instituzionala eta internazionalismoa. Horretarako, hainbat lagun gonbidatu dituzte: CUPeko Anna Gabriel, Eskoziako hautagai Cat Boyd, EHUko irakasle Jule Goikoetxea eta abar. Tailer ugari ere antolatu dituzte, gainera: zirkoa, josten ikasteko saioa, xamurtasun tailerra, serigrafia eta txantiloiak egiten ikastekoak eta "ideiatik formara" sorkuntza prozesua, esaterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.