Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) bizi diren euskal estatubatuar gehienak euskaldun sentitzen dira, nahiz lehenengo, bigarren edota hirugarren belaunaldikoak izan. Baina euskaldun sentituagatik, %7ek bakarrik dakite euskaraz. North American Basque Organization euskal etxeen elkarteak eginiko inkestaren bi ondorio dira. Atzo aurkeztu zuten, Euskal Gizataldeen Munduko Batzarrean.
Inkestaturiko gazte gehienekdiotenez, informazio gehiago dute AEBetako politikari buruz Euskal Herrikoari buruz baino. Gazteen %54ek uste dute Euskal Herriak independentzia lortu beharko lukeela. Eusko Jaurlaritzaren funtsezko egitekoa euskara zaintzea dela uste dute gazteen %72ek.
Erran behar da, atzo aurkeztu zutena inkestaren aurrerapena dela. Izan ere, AEBetako 30 euskal etxeei bidali zizkieten galdetegiak, gazteen artean bana zitzaten, baina hamarren galdetegiak bertzerik ez dituzte jaso. Beraz, orain arteko inkesta 166 gazteren erantzunekin osatu dute, eta emaitzak zuhurtasunez hartu behar dira.>
Gazte euskal amerikarren aburuz, Eusko Jaurlaritzak euskara zaindu behar du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu