Gazte independentista bat atxilotu du Guardia Zibilak

'Apurtu.org'-ren arabera, guardia zibilak egoten diren taberna batean atzeman dute, aurretik erasoa jaso ondotik.

2010eko uztailaren 12a
11:54
Entzun
Guardia Zibilak adintxikiko lagun bat atxilotu du Iruñean, apurtu.org atari digitalak jakinarazi duenez. Independentzia leloko elastikoa zeraman. Apurtu-ren arabera, Sol ostatuan izan da atxiloketa, Foruen plaza inguruan.

"Gaztea Reincidentes taldearen kontzertua ikustera joana zen, eta lagun bati Sol tabernako komunera lagundu dio. Orduan pertsona batzuek eraso egin diote", argitaratu du hedabideak. Ondoren atzeman zuten -askatu dute-. Ostatu hartan guardia zibilak egoten direla dio.

Familiak salaketa jarriko du, gazteak tratu txarrak jaso dituelakoan.

Udaltzainek lan asko

Bart gauean lan asko izan dute Iruñeko udaltzainek. Haren arabera, 23 borroka eta eraso izan dira hiriburuaren erdialdean. Gertaerak ez dira larriak izan, udaltzainek esan dutenez. Ez du inor atxilotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.