Ezbeharra

Gazte iruindar bat hil da Erriberrin, auto istripu batean

Bi autok elkar jo dute N-121 errepidean

Erriberrini izan den istripua. NAFARROAKO SUHILTZAILAK
2021eko maiatzaren 17a
17:16
Entzun

Trafiko istripu larri bat izan da gaur Erriberrin (Nafarroa) bi autoren artean, eta 23 urteko gazte iruindar bat hil da. Istripua N-121 errepidean gertatu da, 39. kilometroan. Hildakoa elkar jo duten bi autoetako bateko gidaria da. Beste autoan gizon bat eta emakume bat zihoazen. Gizonak zauri larriak ditu, eta helikopteroz eraman dute Iruñera, Nafarroako Ospitalera.

Kolpearen ondorioz, suhiltzaileen laguntza behar izan dute barruan zeudenak ateratzeko. Tafallako eta Azkoiengo suhiltzaileak aritu dira lan horretan. Errepidea moztuta egon da. Guardia Zibilak hartu du gertatu dena ikertzeko ardura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.