GIZARTEA

"Gazte magrebtarrak" identifikatzea sustatzen du Ertzaintzaren barne txosten batek

'El Correo' egunkariak gaur argitaratu duenez, Barakaldon lapurretak saihesteko plan baten parte da txostena; "toxikomanoak", "ijitoak" eta "arabiarrak" ere identifikatzeko agintzen dute txostenean.

2014ko urtarrilaren 7a
14:42
Entzun

Barakaldon gauez leku zehatz batzuetan elkartzen diren "gazte magrebtarrak" identifikatzeko agindu du Ertzaintzak barne txosten batean, gaur El Correo kazetak argitaratu duenez. Lapurreten kontrako plan baten parte da txostena, eta bertan agindu dute identifika ditzatela lapurretak egitearen susmagarri izan daitezkeenak: "toxikomanoak", "ijitoak", "arabiarrak" eta "zuriak" aipatzen dituzte txostenean.

Hedabide horren arabera, Jaurlaritzak azaldu du prozedura horri beste ertzain etxe batzuetan ere jarraitzen diotela, eta aitortu du agiriaren "hizkera" ez dela zuzena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.