Gaua Lesakan egin badute ere, gosaldu ondoren 09:00etan autobusak Iruñerantz abiatuko dira, Independentistak sareak bertan antolatu duen Aberri Egunarekin bat egitera. Hartara, ez da gaupasarik izan Lesakan, nahiz eta kontzertuek 04:00 arte iraun behar zuten.
Aipagarria, bestalde, antolatzaileen lana. Egon diren tokiak ahalik eta txukunen uzteko, gazte bakoitzari edalontzi eta platerak banatu zaizkie martxa osoan berrerabil zitzaten, eta, ahalik eta zabor gutxien uzteko, hondakinen bilketa sailkatua egin da.
Martxa Internet bidez ere jarraitu ahal izan da. Bai topatu.infowebgunean, bai Twitterren.
Gazte Martxa ez da Lesakan amaituko... Iruñean baizik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu