GAZTERIA

Gazte zigortuen alde, San Migel elizako dorretik zintzilik

Segi-ko kide izatea egotzita zigortutako zazpi lagunen aldeko pankarta bat zintzilikatu dute bi lagunek, Gasteizen.

Zazpi zigortuen aldeko pankarta bat eskegi dute dorretik. GASTEIZKO HARRESIA
2015eko maiatzaren 16a
12:01
Entzun

Ekintza horren bidez, salatu nahi izan dute Auzitegi Nazionalak zazpi gazteri ezarritako seina urteko espetxe zigorra. "Konpromiso handi eta txikiak daude injustiziak salatzeko. Gurea, ekimen desobediente hau burutzea izan da. Bihar ere mota guztietako konpromisoak hartzeko aukera egongo da". Hori horrela, biharko mobilizazioan parte hartzera deitu dute.

Auzitegi Nazionalak seina urteko espetxe zigorra ezarri zien joan den astean Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Aiala Zaldibar, Ibon Esteban eta Igarki Roblesi. Lehen laurak atxilotu egin zituen Ertzaintzak joan den astean; beste hirurak, berriz, gordeta daude.

Horiek babesteko, ostegunetik iganderako egitaraua prestatu dute Gasteizen. Bertan, manifestaziora deitu dute bihar eguerdirako, eta bertara joateko deia egin zuen atzo Gasteizko Harresia plataformak. BERRIAra igorritako bideo batean jakinarazi zutenez, "herri harresian" parte hartzeko prest azaldu ziren gordeta dauden hiru gazteak.

[Youtube]https://youtu.be/iOwwtRTtuoY[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.