2005eko ekainean Zestoako hainbat gaztek okupatu zuten Irure Hotela da hustu duten eta botatzen ari diren eraikina. Gaur egun Zestoako Udala da eraikinaren jabea, eta hamar eguneko epea eman zien gazteei iragan urtarrilean handik alde egiteko.
Udalaren arabera, eraikina gaizki dagoelako eta erortzeko arriskua duelako agindu zieten gazteei alde egiteko. "Eraikina Udalarena da, baina hori da gutxienekoa. Izan ere, arriskutsua da, eta zerbait gertatzen bada Udalaren ardura da", jakinarazi zuen iaz Udalak Urola Kostako Hitza-k agertu duenez. Aldiz, gazteek ez zuten bat egin iritzi horrekin, eta eraikina ez dela arriskutsua ziurtatu zuten.
Okupazioa
Gazteek okupatutako etxe bat botatzen ari dira Zestoan
Zestoan (Gipuzkoa) etxe okupatu bat hustu du Ertzaintzak, eta botatzen ari dira. =l Urola Kostako Hiza==http://www.urola-kostakohitza.info/azala.php=l-k eta =lGaztesarea==http://www.gaztesarea.net/=l-k jakinarazi duenez, zortziak inguruan heldu dira ertzainak, eta etxe horretan hamahiru gazte bizi diren arren, bakarra zegoen une horretan. Atxilotuta eraman dute Azkoitiko ertzain-etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu