Gizartea

Gazteen itxaropena

Gazteen Aurreikuspenei Buruzko Adierazleak ikerketa aurkeztu du Gazteen Euskal Behatokiak, bigarrenez. Ikerketak azaleratu duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteek uste dute beren egoerak hobera egingo duela.

Gazteak, kontzertu batean, azken Nafarroa Oinezen, Zangotzan. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2015eko martxoaren 9a
13:30
Entzun

Beren egoerari buruz eta aurrera begira dituzten itxaropenei buruz 1.512 gazteri egindako inkesta du oinarri Eusko Jaurlaritzaren ikerketak.

Egungo egoerari buruz egiten duten balorazioa ehunetik 62 puntukoa da, eta norberaren poztasun indizea, 78koa. Ona da balorazioa, urtebete lehenagokoaren antzekoa. Osasunarekin eta familiarekin agertu dute poztasunik handiena, eta txikiena lanarekin eta diruarekin.

Lana badutenen artean asko dira hori galdu edo baldintzak okertuko zaizkien beldur direnak: %47. Hala ere, urtebetean nabarmen txikitu da portzentajea, 2013an %57k ikusten baitzuten arrisku hori.

Lana aurkituko dutela espero dutenen kopuruak, berriz, sei puntu egin du gora, eta egun %60 dira hori uste dutenak.

Ikerketaren alderik okerrenak emigratzeko beharrari buruzkoa eta emantzipazioari buruzkoa dira. Beren nahiaren kontra lan bila emigratu beharko dutela uste dute %14k. Lanera kanpora joan beharko dutela iruditzen zaienen kopuruak gora egin du, baina hori duela urtebete baino barneratuago dutela dirudi.

Emantzipazioari dagokionez, inkesta egin duten gazteen %48k uste dute urtebeteko epean gurasoen etxetik joateko duten nahia "zapuztu" egingo zaiela. Gora egin du uste horrek.

Hala ere, baikor begiratzen diote etorkizunari. Gazteen gaitasunekiko konfiantza indizea %69koa da, eta etorkizunarekiko konfiantza indizea, %74koa. Azken alor hori hamar puntu igo da.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.