INDEPENDENTZIAREN ALDARRIKAPENA DURANGON

Gazteen kontrako erasoak salatu dituzte Durangoko kaleetan

Segiren kontrako sarekadan atxilotzen saiatu ziren lagun baten bideoa jarri dute ekitaldi politikoan

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Zenbait gazte eragilek antolatuta, manifestazio jendetsua izan zen atzo, Espainiako Konstituzioaren egunean, Durangon. Gazteen kontrako erasoak salatu eta eskubide zibil eta politikoen defentsa aldarrikatzeko. Bereziki, joan den urriaren 22an Segi berriro osatu nahi izateko akusaziopean atxiloturiko hamalau gazteak izan zituzten gogoan manifestariek.

Jende ugari abiatu zen Landako gunetik 17:30 inguruan, gazteak batez ere, Eskubide zibil eta politikoen alde. Gazteria aurrera goiburua zeraman pankarta baten atzetik, eta Durangoko kaleak zeharkatu ostean, Andra Mari elizako plazan amaitu zuten. Ibilbidean, «euskal gazteria aurrera», «segi borrokan, segi antolakuntzan», «ez gaituzue geldituko» eta antzeko oihuak egin zituzten manifestariek. Independentziaren aldeko oihuak ere etengabeak izan ziren manifestazioak iraun zuen bitartean.

Ekitaldi politikoa

Manifestazioa bukatutakoan, ekitaldi politikoa egin zuten plazako arkupeetan, bertsolari, musika eta abarrekin. «Ez daudenen ahotsa ere ekartzeko asmoz», joan den urriko sarekadan atxilotzen saiatu ziren lagun baten bideoa ere erakutsi zuten ekitaldi horretan.

«Eskubide guztien alde» eta Euskal Herrirako egoera demokratikoa erdiesteko lanean jarraitzeko deia egin zieten gazteei.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.