Ezabaketa eguna

Gaztelania hutseko 150 ikur baino gehiago ezabatu dituzte EHEko kideek

Euskal Herrian Euskaraz taldeak deitutako 'Ezabaketa Eguna' Euskal Herriko bazter ugaritara iritsi dira gaur. Goizean zehar gaztelania hutseko 150 ikur baino gehiago ezabatu dituzte "Oztopo guztien gainetik Euskal Herria euskaldundu" lemapean egiten ari diren ekimenean. Uztaritzen (Lapurdi) 15 lagun bildu dira eta Andoainen (Gipuzkoa) 40 laguneko elkarretaratzea egin dute. Andoianen, gainera, tirabirak izan dituzte ertzainekin, identifikazioa erdaraz eskatu baitiete. Bestalde, arratsaldean hainbat mobilizazio izango dira herrialde guztietan, "euskarak egunerokoan bizi duen zapalkuntza egoera salatzeko". EHEko kideek, euskararen aurkako erasoak gelditzeko garaia dela aldarrikatu dute.

2003ko urriaren 25a
16:36
Entzun
Euskaltzaleak ukatu egin dira nortasun agiriak ematera euskaraz eskatu arte, eta ertzainek salaketa judiziala jarriko dietela azaldu die. EHEko kideek ertzainen jarrera "bortitza" izan dela oso nabarmendu dute. Andoiango elkarretaratzea Udalak Euskararen ordenantza aldatu dutela salatzeko antolatu dute.

EHEko kide Mikel Irastorzak zera nabarmendu nahi izan du, erdarazko testuak ezabatu bai, euskarazkoak nabarmendu ere bai, baina batez ere Euskal Herrian Euskaraz bizitzeko ditugun zailtasunak zabaltzea dela gaurko helburu nagusia.

Irastorzak Euskadi irratian adierazi duenez, egia da ezabaketa eguna seinaleen inguruko erreferentzia ikur bat bilakatu dela, baina horrekin batera maila guztietan zapalkuntza ematen dela gogoratu du. "Ikusten ari gara zer traba ditugun helduak euskalduntzeko, zer traba dauzkagun gure hizkuntza eskubideak bermatuak izateko Euskal Herri osoan, eskoletan haurrak euskalduntzeko dauden zailtasunak, hedabideen munduan, administrazioetan, oro har, euskaldunok topatzen gara etengabe gure hizkuntza bizitzeko ezintasunarekin", esan du Irastorzak.

Horrez gain, Irastorzak gehitu du azken aldian euskararen aurkako erasoak ugaltzen ari direla eta pasa den asteko Kontseiluaren mezuarekin bat etorriz, garaia dela erasoen aurka zerbait egiteko.

Arratsalderako deialdiak

Nafarroa: Iruñean manifestaldia 18:00etan, autobus geltokitik abiatuta

Bizkaia:

Bilbon, Ezabaketa ibiltaria 19:00etan Arriagan hasita

Basaurin, 19:00etan kalejira Bentatik abiatuta

Barakaldon, elkarretaratzea 19.30ena Bide Onean

Busturialdean, autokarabana aterako da 16:30ean Bermeoko Osasun Etxetik abiatuta

Elorrion manifestaldia abiatuko da 20:00etan plazatik

Erromon, Triki ezabaketa abiatuko da 19:00etan Collage plazatik abiatuta

Gipuzkoa:

Hernanin manifestaldia 19:00etan Gudarien plazatik abiatuta

Arrasaten, giza-katea 19:00etan plazatikabiatuta

Errenterian, manifestaldia aterako 19:00etan plazatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.