Altsasuko auzia

Gazteluko plaza bete dute Altsasuko gazteen askatasunaren alde

Altsasuko auzian espetxeratutakoen gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformak eskertu egin dute orain arte jaso duten elkartasuna. Kontakizun ofizialari aurre egiten jarraitzeko eskatu diete herritarrei.

Altsasuko auziko espetxeratuen aldeko elkarretaratzea, gaur, Iruñeko Gaztelu plazan, snferminetako azken egunean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2018ko uztailaren 14a
16:46
Entzun

Altsasuko auziko lehen atxiloketak izan zirenetik hogei hilabetera, Iruñeko Gazteluko plaza bete egin da beste behin auzipetuekiko elkartasunez, sanferminetako azken egunean. "Orain urtebete toki honetan bertan, eman zeniguten babesa eskertu genizuen eta bizi dugun bidegabekeriaren berri emateko emateko eskatu genizuen" gogorarazi dute gurasoek, elkarretaratzean irakurri duten adierazpenean. Egindako eskariari erantzun "ikaragarria" eman izana eskertu dute.

Hala ere, oraindik gizartearen babesa behar dutela nabarmendu dute. "Oraindik behar zaituztegu. Jarraitu gaiari buruz hitz egiten, salatzen hemendik kilometro askotara bizi direnei berri ematen, hedabide boteretsuen kontakizun bakarrak egia ezagutzea eragozten dietenei".

Altsasukoak Aske plataformak nabarmendu du Oihan Arnanzek, Adur Ramirezek eta Jokin Unamunok 608 egun daramatzatela espetxeratuta, eta hilabete bat baino gehiago egin dutela kartzelan Iñaki Abadek, Aratz Urrizolak, Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren aldiz atxilotu zituztenetik. "Hogei hilabete hauetan argi gelditu da muntaia politiko, juridiko mediatiko eta polizial baten aurrean gaudela, herri oso bat kriminalizatzeko eta zilegi diren aldarrikapenak isilarazteko helburuarekin".

Plataformak ohartarazi du epaibideak zabalik jarraitzen duela oraindik, Auzitegi Nazionalak ezarri zien zigorrari aurkeztutako helegiteekin. Adierazi dutenez, orain arteko konpromisoari eutsiko diote eta mobilizatzen jarraituko dute espetxeratuak "etxera ekarri arte".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.