Jon Maia, Arkaitz Estiballes, Miren Zabaleta eta Aitziber Martinez de Lagos ere libre utzi ditu gaur Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, atzo Mikeldi Zenigaonaindia, Haritz Garrido eta Gorka Urbizurekin egin zuen bezala. Gaztesarearen aurkako auziarekin lotuta joan dira zazpiak Madrilera deklaratzera. Hala ere, inputatuta segitzen dute.
Musikari, bertsolari, feminista, gazte mugimenduko eta ikasle mugimenduko kideak dira, eta Gaztesareari babesa ematea egozten diete.
Guardia Zibilak uztailaren 29an, Andreu epailearen aginduz, Gaztesarearen aurkako operazioa egin zuen, "Gaztesareak eta Arabako blog batek Segi gazte erakundearen zozketa bateko zenbaki saridunen berri emateagatik". Alberto Martinez, Iker Acero eta Arkaitz Artola atxilotu zituen, eta epaileak aske utzi zituen hurrengo egunetan, baldintzapean.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) auzitegiaren erabakia kritikatu du, "Espainiako Gobernuak Euskal Herrian ezarri duen mugarik gabeko errepresioaren urrats berria delako. Errepresioa eremu berrietara zabaltzen ari da". Espainiako Estatuan "adierazpen askatasuna ukatua eta zigortua" dago, AAMren arabera.
politika
Gaztesarea auzian gaur Madrilen izan diren beste lau euskal herritarrak ere libre
Jon Maia, Arkaitz Estiballes, Miren Zabaleta eta Aitziber Martinez de Lagos izan dira gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu