gizartea

Gaztesarearen aldeko gaurko manifestazioa debekatu egin du Ertzaintzak

Herritar guztiei 18:30ean Donostiako Boulevarrera joateko deia egin die gazte mugimenduak, ataria jasaten ari den egoera salatzeko.

2009ko abuztuaren 7a
16:00
Entzun
Gaur 18:00etan Donostiako Boulevarrean Gaztesarearen aurkako operazioa salatzeko manifestazioa deitu zuen gazte mugimenduak, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin du "gaur egun legez kanpokoak diren eragileek deitutakoa" dela argudiatuz.

Horren aurrean, gazte mugimenduak 18:30ean Donostiako Boulevarrean elkartzeko deia egin die herritar guztiei, ataria jasaten ari den "errepresioa" salatzeko. Herrizaingo Sailak Sistemaren eta errepresioaren aurka... Ekin dezagun batera! lelopean egingo dute manifestazioa.

Uztailaren 29an Gaztesarearen aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak. Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz Alberto Martinez, Iker Acero, eta Arkaitz Artola atxilotu zituzten, hirurak ere, ETAri laguntza eman ziotelakoan. Hurrengo egunetan baldintzapean aske utzi zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.