Gaztetxea berreskuratzeko eskatuz, gose greban daude Barañaingo hainbat gazte

Erredakzioa
Iruñea
2010eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Barañaingo (Nafarroa) Iñurriak gazte taldeko hainbat kidekgose greba hasi dute, gaztetxea berreskuratzearen alde. Larunbat eguerdian gaztetxea berriro zabaltzeko ekitaldi sinbolikoa antolatu zuten. 200 bat lagunek hartu zuten parte bertan, eta gero festa bat egiteko asmoa zuten herriko plazan. 14:00etan, ordea, Guardia Zibila joan zen, eta handik alde egiteko agindu zien. Baina gazteek uko egin zioten. Azkenean, alkatearekin biltzeko konpromisoa lortu ostean, festan parte hartzen ari zirenek alde egin zuten.

Atzoko bilera, alabaina, akordiorik gabe amaitu zen. Hori dela eta, Iñurriak taldeko hainbat gaztek gose greba hasi dute. «Lokala doan erabiltzeko eskubidea dugula uste dugu, herriarentzat jarduten dugulako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.