Gizartea

Gaztetxeak eta autogestio eredua aldarrikatu dituzte Iruñean

Maravillas gaztetxea berriz husteko arriskuaz ohartarazi dute eta babesa agertu diete urriaren 31n epaituko dituzten Arrotxapeako gaztetxeko hiru kideei.

Gaztetxeen eta autogestioaren aldeko manifestazioa, gaur, Iruñean. IñIGO URIZ, FOKU
2018ko urriaren 28a
08:41
Entzun

Iruñeko Arrotxapeako gaztetxetik hasi eta hiriko udaletxeraino, manifestazioa egin zuten, atzo, ehunka lagunek Autogestioa hedatuz gaztetxeak defendatu lelopean. Manifestariek autogestio eredua defendatu dute eta gaztetxeek "hamaika proiektu" abiarazi dituztela nabarmendu.

Horrez gain, babesa agertu diete Arrotxapeako gaztetxeko hiru kide auzipetuei. Datorren asteazkenean ekingo diote berriz hiru gazteen kontrako epaiketari. 40.000 euro eskatzen dizkiete eraikina okupatzeagatik. Konpentsazio Batzordeak jarri zuen salaketa. Gaztetxearen etorkizuna arriskuan da, ohartarazi dutenez.

Iruñeko Maravillas gaztetxea husteko saiakera gatzetsi dute, bestalde. "Eskuinari" egotzi diote gaztetxearen proiektua eragotzi nahi izatea. Gaztetxeko kideek adierazi dute autogestioan eta elkarlanean oinarritutako eredua hedatzen segiko dutela. Gaineratu dutenez, Nafarroan geroz eta gehiago dira gizarte eredu aldaketa baten alde antolatzen ari direnak. Huste arriskuaren aurrean, eskura dituzten "baliabide guztiekin" erantzungo dutela ziurtatu dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.