Ertzaintzak 15 urteko mutil bat atxilotu du bart, Hernaniko (Gipuzkoa) gaztetxoen harrera etxeari su eman diola egotzita. Ertzaintzak dioenez, 00:15ean sofa bati su eman dio mutilak eta gero altzari bat jarri du gainean. Ondorioz, ke handia zabaldu da etxean.
Suhiltzaileek euren lana amaitu artean, eraikina jendez hustu egin dute. Harrera zentroko langile bat erietxera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean dagoen gaztetxoa da. Aurretik ez zuten behin ere atzeman.
gizartea
Gaztetxo bat atxilotu dute, Hernaniko harrera etxeari su eman diolakoan
Langile bat erietxera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik. Atxilotutakoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean dagoen gaztetxoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu