Gizartea

Gaztetxoek badute jarrera homofoboen berri, ikerketa baten arabera

Eusko Jaurlaritzako Berdindu zerbitzuak Gipuzkoa eta Bizkaiko gaztetxoen artean egindako ikerketa baten arabera, 13 eta 16 urte bitarteko ikasleen %60 inguru jokaera homofoboen lekuko izan dira eta irainak, laidoak eta esamesak entzun edo ikusi egin dituzte.

Berdindu zerbitzuak egindako ikerketaren aurkezpena. MARISOL RAMIREZ, ARP
gotzon hermosilla
2014ko azaroaren 28a
09:22
Entzun

Gipuzkoa eta Bizkaiko DBHko ikasleek badituzte erreferentziak LGTB kolektiboaren inguruan, eta gehienek (nesken %89k eta mutilen %80k) ezagutzen dute kolektibo horretako pertsonaren bat edo beste, baina datu deigarria agertzen da ikerketan: erdientzat, telebista da erreferentzia nagusia, eta horretan agertzen diren gay, lesbiana, bisexual edo transexualak ezagutzen dituztela diote.

Oro har, neskek mutilek baino jarrera irekiago eta positiboagoa erakusten dute. Nesken %71k diote jokaera homofobo baten aurrean horren biktima defendatuko luketela. Mutilen %45,4k baino ez lukete gauza bera egingo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.