ERREPIDEAK

Gehienez, 75 euro kostako dira hileko autobide bidaiak Gipuzkoa eta Bizkai artean

Neurriaz baliatu ahalko dira Gipuzkoan eta Bizkaian bizi diren autobide erabiltzaileak, bi lurralde horien arteko joan-etorrietan. Gipuzkoako Aldundiak neurri bera ezarriko du AP-1ean, Gasteizera arte. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da indarrean.

jarraia146346.jpg
2017ko urriaren 20a
13:43
Entzun

Gipuzkoako eta Bizkaiko gidariek gehienez ere 75 euro ordainduko dituzte hileko AP-8 eta AP-1 autobideetan, Gipuzkoa eta Bizkai arteko joan-etorrietan. Orain arte bezala, 30 euroko gehienezko tarifa izango dute herrialde barruko joan-etorrietan; beste herrialdetik ibiltzeagatik beste 45 euro orainduko dituzte aurrerantzean. 2018tik aurrera nabarituko dute deskontua Bizkaitik Gipuzkoara eta Gipuzkoatik Bizkaira errepidean sarritan bidaiatzen duten gidariek. Bi lurraldeetako foru aldundiek diru publikoz lagunduko dituzte joan-etorri horien kostuak. Hala jakinarazi dute gaur Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Unai Rementeria Bizkaikoak.

Arabako zati batera ere zabalduko da neurria. AP-1 autobideko lurralde arteko joan-etorriak hileko 45 euro ordainduko dituzte gidari gipuzkoarrek gehienez, Gasteizera arteko bidaietan. Gipuzkoatik gertu bizi diren bizkaitarrek ere aprobetxatuko dute laguntza, Gasteizera joateko Bergaran AP-1 autobidea hartuta. Bizkaiak AP-68aren eskumena eskatu dio Espainiari, Bilbo eta Gasteiz arteko bidaiak ere diruz lagundu ahal izateko. 

Akordio honi esker bi lurraldeen arteko bidaia egunero egiten duten gipuzkoarrek 1.591 euro aurreztuko dituzte urtean; bizkaitarrek, berriz, 4.144 euro gutxiago orainduko dute. Diputazioek kalkulatu dute 7.000 bizkaitar eta 5.000 gipuzkoar izango direla onuradunak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.