Errepideak

Gehienez orduko 110 kilometro

Petrolioa garestitu dela eta, Espainiako Gobernuak orduko 110 kilometrora jaitsiko du autobideetako gehienezko abiadura martxoaren 7an. Renfeko txartelen prezioa %5 apalduko dute.

Berria.info
2011ko otsailaren 25a
20:16
Entzun

Martxoaren 7tik aurrera, Hego Euskal Herrian autobideetako gehienezko abiadura orduko 110 kilometro izango da. Herrialde arabiarretako protestek eragin duten petrolioaren garestitzeari aurre egiteko hartu du behin-behineko erabakia Espainiako Gobernuak. Hala, Espainiako Estatu osoan ezingo da abiadura horretatik pasatu martxoaren 7tik aurrera. Ez da behin betiko erabakia, baina Alfredo Perez Rubalcabak ez du argitu noiz arte iraungo duen. Herrialde arabiarretako protestak amaitzen ez diren bitartean, ez da petrolioareren jaitsierarik espero.

Erabaki horrekin, gasolina %15 aurreztea espero du Espainiako Gobernuak. Erabakia aurrera eramateko, zirkulazio seinaleak aldatu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoan, diputazioen zeregina izango da seinaleak aldatzea. Bide batez, garraio publikoa sustatzeko erabakiak hartu ditu gobernuak. Renfeko txartelak %5 merkatu dituzte, ibilbide luzeetakoan izan ezik.

Espainian erabiltzen den energiaren %80 kanpotik inportatua da.

Ecologistas en Accion erakundeak txalotu egin du gobernuaren erabakia, baina ohartarazi du orduko 90 kilometro dela abiadurarik egokiena. Paco Segura erakundeko bozeramaileak adierazi duenez, "autobideetan orduko 100 kilometroko abiadura babesten dugu guk, beste errepideetan orduko 80 kilometrokoa, eta bizitegi inguruetan 30 kilometrokoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.