Otegiren esanetan, "ezker abertzalea urratsak emateko prest dago, baina beti benetako bake plana egiteko bada". Ezker abertzalea ez dagoela Estatutuen erreformekin ados adierazi du. "Kudeaketan eta lurralde zatiketan oinarritutako erreforma estatuaren alde ez luke egingo ezker abertzaleak".
Imazen esanak kritikatu ditu, eta gatazkari irtenbidea ez zaiola Eusko Legebiltzarrean emango azpimarratu du. "Herriari galdetu behar zaio eta bere erabakia errespetatu". Gehinego absolutoak gatazka gainditzeko erabali behar direla esan dio Imazi, eta ez, berak atzo esan bezala, 'Ibarretxeren plana' onartzeko.
politika
Gehiengo absolutoak gatazka gainditzeko erabili behar direla dio Batasunak
Datorren ostiralean hasiko da Eusko Legebiltzarrean Politika Orokorrerako Osoko Bilkura, eta beraz, 'Ibarretxere plana'-ren benetako eztabaida hasiko da. Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegik esan duenez, gatazka gainditzeko borondatea behar da, eta asmoa "estatuarekin marko politiko bat berritzea" bada, beraiek ez dutela horretan lagunduko azpimarratu du. Aitzitik, "gatazka gainditzeko" prozesu bat martxan jartzeko, ahal duten dena egingo dutela azpimarratu du. Ez du aurreratu Ibarretxe planaren eztabaidan zer bozkatuko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu