Ezustekorik gabe joan da Bilbon udala eratzeko eta alkatea aukeratzeko saioa: Iñaki Azkuna aukeratuk dute berriro alkate, eta, gainera, gehiengo osoz aginduko du EBko hautetsi bien babesa jaso ondoren.
Maiatzaren 27ko hauteskundeetan 13 ordezkari lortu zituen EAJk; 7 PPk; 7 PSE-EEk eta 2 EBk. Ondorioz, EBren bi botoak behar zituen Azkunak gehiengo osoa izateko. Udal Gobernuaren inguruan akordioa erdietsi dute indar politiko biek, eta horren arabera, hamar sailen ardura izango dute jeltzaleek eta bi EBren esku geratuko dira.
Udalen osaketa/Bizkaia
Gehiengo osoz aginduko du Azkunak, EBrekin akordioa eginda
Udaleko hamar sailen ardura izango du EAJk eta bi izango ditu EBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu