Irudia. Gasteiz
GELTOKIAREN AURKAKOEN OMENEZ
Gasteizko alkate Javier Marotok aste honetan iragarri du ez duela egoki ikusten autobus geltoki berria Arriaga parkean eraikitzea. Horren ordez, Euskaltzaindia plazan egitea proposatu du. Arriaga parkean geltokia jartzearen aurka dauden auzotar eta talde ekologistek pozik hartu dute erabakia. Atzo bertan elkarretaratzea egin zuten, eta garaikur bat jarri zuten parkean bertan, urte hauetan egindako lana gogoratzeko eta parkea babesten jarraituko dutela berresteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu