osasuna

Gemma Zabaletak dio etorkinei osasun txartela eskuratzeko oztopoak jartzea "gogorra eta okerra" dela

Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren arabera, hutsegite handiena da erroldatzea onartzea eta lan egitea galaraztea. Atzo Espainiako Gobernuko Osasun ministroak iragarri zuen erroldatzeko irizpideak zaildu egingo dizkietela etorkinei.

2012ko apirilaren 21a
19:19
Entzun

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gaur esan du Espainiako Gobernuak etorkinei osasun txartela eskuratzeko oztopoak jarri nahi izatea "gogorra eta okerra" dela. Atzo Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministroak iragarri zuen erroldatzeko irizpideak zaildu egingo dizkietela etorkinei.

Zabaletak gaur igorritako ohar batean Atzerritarren Legea aldatzeko eskatu du, eta horrela, "erroldatzerakoan lan egin ahal izateko behin-behineko baimena" lortu ahal izango dutela atzerritarrek.

"Bide zuzena mafien eta ekonomia ezkutukoaren aurka borroka egitea da, gardentasunetik eta legezkotasunetik, baina hori ez da egiten osasuna murrizteko legea aldatzen".

Zabaletak azpimarratu du garrantzitsua dela "lan egiteko aukera bat" ematea, eta beharrezkoa denean, atzerritarren "baimenak berrikusi" behar direla.  Hala ere, ohartarazi du pertsonak ez direla "eskasiara kondenatu" behar. "Hutsegite handiena da erroldatzea onartzea eta lan egitea galaraztea", esan du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.