Genero ikasketak garatzeko ituna sinatu dute NUPek eta Berdintasun Institutuak
Genero ikasketen eskaintza garatuko du NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Berdintasun Institutuarekin sinatutako hitzarmenaren bidez. Gizabanako, familia eta taldeekiko gizarte esku hartzeari buruzko masterraren barruan, modulu bat eskaintzen dio NUPek genero espezializazioari, 2006tik. Akordioaren ondorioz, modulua garatu ahal izango du unibertsitateak; horrela, gaiari lotutako titulu propioa eskainiko du: Generoan aditua. Aukera berdintasuna garatzen, genero indarkeria aztertzen eta prebenitzen, eta gizarte esku hartzean genero ikuspegia txertatzen irakatsiko du moduluak. Bi lauhilekotan lau ikasgai jorratuko dituzte ikasleek; guztira, 750 ordu egin beharko dituzte titulua lortzeko. 2011n 33 lagunek eman zuten izena ikasgai horietan, 28 emakumek eta bost gizonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu