Bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua hautsi eta horri eraso egitea leporatuta atxilotu du gizona Ertzaintzak. 41 urteko gizonak atzo arratsaldean kalean egin zion eraso emakumeari; jo egin zuen, eta zigarro batekin aurpegia erre zion. Emakumeak denda baten barruan babestea lortu ostean, alde egin zuen erasotzaileak.
Emakumeak, orduan, Ertzaintzara deitu zuen, eta ertzainak bertaratu zirela ikustean gizona alde egiten saiatu zen. Baina, atxilotu, eta polizia etxera eraman zuten. Ondoren, emakumea erietxera eraman zuten.