Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeriagatik aurkeztutako salaketen %19 erretiratu egin zituzten, estatuko batez bestekoa baino zortzi puntu gehiago.
EAEko Auzitegi Gorenak 2010eko memoria aurkeztu du gaur Bilbon. Juan Luis Ibarra presidentearekin batera, Angel Gil Bizkaiko Auzitegiko presidentea eta Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegiko presidentea ere izan dira.
Iaz, gereno indarkeriagatik, 5.678 salaketa aurkeztu zituzten EAEko organo judizialetan —aurreko urtean baino % 6,57 gutxiago—. Delitu horiengatik 967 helegite aurkeztu zituzten. Datu horiek direla eta, EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea "kezkatuta" agertu da, kasuek ez baitute behera egin.
Memoriari dagokionez, auzitara eramandako gaien kopuruak behera egin zuen iaz, eta konpondutako auzien kopuruak, berriz, gora egin du. Gauzak horrela, EAE estatuko erkidegoen zerrendan lehen postuan ageri da konpondutako auziei dagokienez.
Ibarraren hitzetan, datu horiek epaileen lanari esker lortu dira, "lana gogotik" egin dutelako.
Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko epaileek egun duten bizkartzain zerbitzu berdinarekin jarraituko dutela jakinarazi du Ibarrak.
GENERO INDARKERIA
Genero indarkeriagatik jarritako salaketen %19 erretiratzen dituzte
EAEko Auzitegi Gorenak 2010eko memoria aurkeztu du gaur Bilbon. 2010ean, 5.678 salaketa aurkeztu ziren genero indarkeriagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu