Nafarroan gertatzen diren genero indarkeriako kasuen inguruan lan egiteko eta kasu horien prebentzioaren alde lan egiteko tresna berritua dago atzoz geroztik. Nafarroako Gobernuak, Espainiakoak, udalerriek, kontzejuek eta auzi arloko erakundeek hitzarmen bat sinatu dute, eta 2002an sinatu zutena berritu. Hala, ordutik onartutako tresnak eta baliabideak aintzat hartzen ditu akordio berriak.
Hitzarmenaren bidez instituzioen artean «koordinazio eraginkorra» izatea nahi dute, eta, bide batez, instituzioek egiten duten lan hori gizartean ere sustraitzea ere nahi dutela adierazi du Miguel Sanz Nafarroako presidenteak.
EHUko katedrak, gizonenak
Bestalde, EHUko Berdintasun Zuzendaritzak egindako diagnosia aurkeztu zuten atzo. Bertan azaltzen da nola katedren %78 gizonek hartzen dituzten. Egoera hori unibertsitate guztietan gertatzen dela gogorarazi du Jasone Artolak, EHUko Berdintasun zuzendariak.
Gradu ondoko ikasketak egiten dituztenen %57 emakumeak dira, baita tesia egiten dutenen %55 ere. Ordea, irakasleen artean %42 baino ez dira emakumeak. Horrez gain, oraindik ere ikasketa batzuen matrikulazioetan emakumeen eta gizonen artean alde handiak daudela azaldu du.
Genero indarkeriaren aurkako akordioa berritu du Nafarroak
Prebentzioan eta biktimen arretan lan egiteko erakundeen arteko hitzarmena sinatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu