genero indarkeria

Genero indarkeriaren aurkako protokoloa sinatu dute hainbat eragilek Tolosan

Lan mahai iraunkor bat osatuko dute, adostutakoa berrikusi eta zabaltzeko.

Genero indarkeriaren aurkako protokoloa sinatu dute hainbat eragilek Tolosan. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 27a
12:15
Entzun

Genero indarkeria eta sexu erasoak jasaten dituzten emakumeei "arreta hobea" eskaintzeko asmoz, Erakundeen Arteko Jarduerarako eta Koordinaziorako I. Udal Protokoloa osatu dute Tolosan (Gipuzkoa). Askotariko eragileek izenpetu dute protokoloa; tartean daude udala, Osakidetza, Asuncion klinika, Ertzaintza, Udaltzaingoa, Gizarte Zerbitzuak, Migrazio Saila (Tolosaldea Garatzen), Bilgune Feminista eta eraso dieten zenbait emakume.

Ezinbestekotzat jo dute indarkeriaren eta erasoen aurkako "kontzientzia aktiboa" izatea, eta uste dute protokoloak horretan lagunduko duela. Zehaztu dutenez, protokoloaren helburua "etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei" laguntzen diharduten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea da, besteak beste. Emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzea —osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan—.

Eragile guztien artean adostutako protokoloa da; hala ere, "etengabe hobetzeko helburua" duenez, aldatzen joango da, "unean uneko beharrei egokituz". Horrez gain, lan mahai iraunkor bat eratuko dute, protokoloa berrikusi eta zabaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.