Erasoak salatu dituzten emakumezkoei laguntzeko eta aholkatzeko programa jarri du abian aste honetan Eusko Jaurlaritzak. Tratu txarrak, bortxaketak eta sexu erasoak salatu dituztenentzat bideratu du programa, aurre egin behar dioten epaiketa prozesuan laguntzeko.
Herrizaingo sailak gaur eman du ekimenaren berri, eta Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen zerbitzuak gidatuko du.
Erasoak jasan dituzten emakumeei laguntzeko, hainbat saio informatibo jaso dituzte profesionalek otsaila erdialdean.