Futbola

Gerardo Garcia Realeko jokalaria izango da datozen bi denboraldietan

Realak badu atzelari berria. Talde txuri-urdinak Gerardo Garcia (Sevilla 1974) atzelari espainiarraren fitxaketa baieztatu du gaur. Datozen bi denboraldietan Donostian arituko da Gerardo. Realak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gerardoren kontratua urtebetez luzatzeko aukera izango du talde txuri-urdinak. Aurkezpen ofiziala bihar izango da.

2006ko uztailaren 4a
18:56
Entzun
Anoetan, 13:00etan aurkeztuko du Realak fitxatu berri duen atzelaria. Gerardo Garcia Leon Real Madrileko harrobian sortutako jokalaria da. Ondoren ibilbide luzea izan du lehengo eta bigarren mailan.

Datozen bi urteetan Donostiako taldean jokatuko du Gerardok, baina ez da bere lehen talde euskalduna izango. Izan ere, 2000-2001 denboraldian Osasunako jokalaria izan zen, Valentziak utzita. Azken bost denboraldian Malagan egin ditu eta ia partida guztiak jokatu ditu.

Ibilbidea

Malaga (2001-2006)

Osasuna (2000-2001, Valentziak utzita)

Valentzia (1999-2000)

Vila-Real(1998-1999)

Badajoz (1997-1998)

Lleida (1996-1997)

Leganés (1995-1996)

Real Madril B (1992-1995)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.