Iruñeko sanferminak

German Rodriguez gogoan izan dute, hil zutenetik 31 urte bete direnean

Espainiako Poliziak zezen-plazan izandako liskar handien ondoren, tiroz hil zuen Rodriguez. Liga Iraultzaile Komunistako kidea zen.

2009ko uztailaren 8a
15:48
Entzun
31 urte bete dira gaur Espainiako Poliziak German Rodriguez iruindarra hil zuenetik, eta urtero bezala haren omenezko ekitaldia egin dute. Sanferminak ziren, festetako hirugarren eguna, eta zezen-plazan izandako liskar handien ondoren, Orreaga etorbidean tiroz hil zuten. Liga Iraultzaile Komunistako (LKI) kidea zen, eta 23 urte zituen hil zutenean.

13:00etan hasi dira Rodriguez gogoratzeko ekimenak, hura hil zuten etorbidean.

1978ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Iruñeko peñek antolatu dute omenaldia. Ekitaldian eremu kultural, artistiko eta sozialeko pertsonek eta taldeek hartu dute parte, eta bertsoak, kantak eta dantzak izan dira.

20:30ean Rodriguezen hilarriaren ondoan kalejira egingo dute eta Fermin Valenciak Hilarria izenburuko abestia kantatuko du. Harri hori Orreaga etorbidean dago. Iruñeko Udaleko osoko bilkurak iazko irailean hala erabaki zuen, nahiz eta UPNk kontra bozkatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.