Espainiako Poliziak German Rodriguez iruindarra hil zuenetik 36 urte igaro dira, eta, urtero bezala, haren omenezko ekitaldia egingo dute aurten ere. Uztailaren 8an izango da, 13:00ean.
Ramon Contreras 1978ko Sanferminak Gogoan plataformako kideak azaldu duenez, Poliziak 1978an zauritu zituen hainbat lagun izango dira ekitaldian, baita zenbait senide ere —Rodriguezen heriotza salatzeko protesta batean hil zuten Joseba Barandiaranen senitartekoak, esaterako—.