Bihar Gernikako Akordioa aurkeztuko dute Bartzelonan, eta "Euskal Herriak bakea eta aterabide demokratikoak" behar dituela aldarrikatuko dute han ere. Ciemen-en izango da aurkezpena —Rocafort kalean—, 18:30etik aurrera.
Ekitaldian parte hartuko dute Pernando Barrenak (ezker abertzalea), Lore Martinez Axpek (EA), Rebeka Uberak (Aralar), Oskar Matutek (Alternatiba), Igor Urrutikoetxeak (LAB), Josu Zalbideak (EILAS), Jon Garaik (Egin Dezagun Bidea) eta Izaskun Guarrotxenak (Bilgune Feminista).
Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialek 2010eko irailaren 25ean aurkeztu zuten Gernikako Akordioa.