Egin Dezagun Bidea ekimenak salatu egin du Gernikako Akordioaren eta euskal presoen arteko interlokuzioan Espainiako Gobernua jartzen ari den trabak. Gaur goizean agerraldi batean Espainiako Gobernuari eskatu diote oztopo horiek kentzeko eta presoek Euskal Herrian batzeko "zor zaizkien eskubide guztiekin Euskal Herrian", presoek konponbide prozesuan parte hartu ahal izan dezaten.
Hori guztiagatik hilaren 17an Donostian euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du. "Egin Dezagun Bidea ekimenak kartzela politika errepresio irizpideetatik konponbide klabeetara aldatzea aldarrikatzen du, bakea eta konponbide demokratikoa garatzeko prozesua, preso eta iheslariak etxera ekartzeko prozesua ere izan dadin".