politika

Gernikako Akordioaren sinatzaileak Madrilera bihar, euskal presoen eskubideak aldarrikatzera

Espainiako Espetxeetako Idazkaritza Nagusira joango dira, eta ondoren prentsaurrekoa emango dute.

2011ko irailaren 12a
14:59
Entzun

Gernikako Akordioaren sinatzaileen ordezkaritza bat Madrilera joango da bihar, "[Espainiako] Espetxeetako idazkari nagusi Mercedes Gallizori euskal preso politikoen egoeraren eta horiei dagozkien eskubideen inguruko hainbat aldarrikapen helaraztera", gaur prentsa ohar batean jakinarazi dutenez.

Halaber, beraiek Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren ordezkariekin biltzeko "trabak" jarri izana salatuko dute, 12:00etan Alcala kaleko hotel batean egingo duten prentsaurrekoan. 11:00etan Aldarrikapen eta salaketa horiek helarazteko, Gernikako Akordioko ordezkaritza goizeko 11:00etan Espetxeetako Idazkaritza Nagusira joango dira.

Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek iazko irailaren 25ean sinatu zuten akordioa; besteak beste, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak, ABk eta LABek. Geroztik beste asko batu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.