Gernikako Akordioaren sinatzaileek bilera bat egiteko eskatu diete Lopezi eta Barcinari
Gernikako Akordioak biltzen dituen eragile politiko, sindikal eta sozialek bilera bat egiteko eskatu diete Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari. Gernikako Akordioaren sinatzaileek ohar batean azpimarratu dute ongietorria ematen diotela Lopez lehendakariari: «Gernikako Akordioak azken urteko dinamika politiko eta sozial handiaren bitartez sortzen lagundu duen egoera politiko berrira oso berandu badator ere, ongietorria eman nahi diogu Lopezi. Egoera berriak behartuta bada ere, gatazka politikoa bakarrik guztiok urratsak eginez konpontzea baitago». Horrez gain, Jaurlaritzako lehendakariari adierazi diote gatazka politikoa konpontzeko benetako ibilbide orria Gernikako Akordioan topatuko duela. Era berean, helburu bera duen bilera eskaera egin diote Barcinari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu