"Euskal Herria gatazka politikoa eta indarkeria bake bidera eta aterabide demokratikoetara eramateko aukera baten aurrean aurkitzen da.
Zentzu horretan, bermatutako indarkeriarik gabeko egoera eta normalizazio politikorako hastapena izan beharko da, ondoko edukietan oinarrituta:
—ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea [...].
—Eskubide zibil eta politiko guztien aitortza, proiektu politiko guztien jarduera eta garapena onartuz [...]. Alderdi Politikoen Legea indargabetzea [...].
—Mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagertzea[...].
—Preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea [...]. Era berean, neurriak hartzea, amnistiara bidean[...].
- Dispertsioa amaitzea.
- Gaixo larriak dituzten presoak aske uztea.
- Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna.
- Legeak ezarritakoak beteak dituzten guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea.
- Espetxe onurak aplikatzea, murrizketarik gabe.
- Zigorra betetzeko muga berrogei urtean ezartzen duen legedia indargabetzea.
—Jarduera politikoagatik epaituak izan diren pertsona eta erakundeen aurkako prozesu judizialak berraztertzea.
—Jurisdikzio eta epaitegi berezien eta salbuespeneko lege oro indargabetzea, eta inkomunikazioa bertan behera uztea.
—[...] Independentistei politikan aritzeko ezarritako neurri murriztaileak bertan behera.
—Nazioarteko eragileen parte hartzea sustatzea, giza eskubideen urraketarik gertatzen ez dela egiaztatzeko.
[...]ETAri zein Espainiako Gobernuari galdegiten diegu erabakiak eta ekimenak hartzea.
[...] Ezinbestekoa izango da elkarrizketarako eta negoziazio politikorako guneak zabaltzea, gatazkaren zioak eta ondorioak osotasunean aztertzeko.
[...] Ondoko printzipio eta baldintzetan oinarritu behar da:
—Mitchell Printzipioak deitutakoetan azaldutako konpromisoek zuzenduko dituzte elkarrizketa eta arlo guztiei buruzko negoziazioak [...].
— Akordio politikoak lortzeko negoziazio prozesua eragile politiko, sindikal eta sozialen egitekoa baino ez da izango.
— Elkarrizketa politikoaren edukiek Euskal Herriko kultura politiko guztiak barne hartuko dituen akordioa izango dute xede: errealitate nazionalaren eta erabakitze ahalmenaren onarpenari buruz; barne eredu juridiko-instituzionalari eta, estatuekiko lotura motari dagokionez, independentzia barne; eta herriak duen borondate demokratikoa errespetatzeari buruz.
— Aitortza, adiskidetzea eta erreparazioa gatazkak eta jatorri guztietako bortizkeriek eragindako biktima orori [...]".