Gernikako Akordioaren izenpetzaileek ekitaldi bat egingo dute gaur arratsaldean, 17:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ekitaldi horretan beste hirurehun eragilek izenpetuko dute Bake bidean. Aterabide demokratikoen akordioa.
Nazioarteko ordezkaritza bat ere izango da gaurko ekitaldian, eta haien izenean hitz egingo dute Erik Defoort eta Frieda Brepoels flandriarrek. Erik Defoort N-VA alderdiko europarlamentaria eta Europako Legebiltzarreko European Free Alliance taldeko presidentea da. Frieda Brepoels N-VAko europarlamentaria eta Basque Friendshipeko kidea da.
Gernikako Akordioari 300 eragile batuko zaizkio gaur Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu