euskal herria

Gernikako alkatea inputatu dute Otegi saritzeagatik

Gernikako Udalak PSE-EEko presidente Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi saritu zituen Euskal Herriko bakeari eginiko ekarpenagatik; “terrorismoa goratu” izana egotzita, Dignidad y Justicia elkarteak Jose Maria Gorroño alkatea salatu zuen, eta Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu du.

2013ko uztailaren 13a
16:25
Entzun

Apirilaren 26an Gernikako Lizeo Antzokian saritu zituzten Egiguren eta Otegi, eta salaketa maiatzaren 20an jarri zuen elkarteak. “Terrorismoa goratzea eta justifikatzea” leporatu diote Gorroñori, eta, horregatik, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean deklaratu beharko du.

Dignidad y Justicia taldearen iritziz, udaleko kideek “soberan zekiten Otegi ETAkoa izanagatik zigortua" izan dela, eta hala ere, “saritzea, goraipatzea eta omentzea” erabaki zuten.

Epaileak Ertzaintzari, bi eskari

Santiago Pedraz epaileak Ertzaintzari bi eskari egin dizkio: lehena, saria emateko oinarriak erabaki ziren udaletxeko akordioaren eduki osoa eskuratzea; bigarrena, ekitaldia egin zeneko bideoaren kopia bana eskatzea udalbatzari eta EITBri, azkeneko horrek “Gernikak Egiguren eta Otegi saritu ditu bakeari eginiko ekarpenagatik” bideo bat egin baitzuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.