Politika

Gernikako bonbardaketa eta Nafarroako konkista gogoratuko ditu Independentistak sareak

Aurten Gernikan eta Baigorrin ospatuko dute Aberri Eguna Argi berdea independentziari lelopean. 2012. urtean, berriz, Iruñean.

2011ko martxoaren 12a
14:05
Entzun

Independentistak sareak Gernikan eta Baigorrin ospatuko du aurten Aberri Eguna. Gaur azaldu dutenez, Gernikako bonbardaketa 75. urteurrenean eta Nafarroako konkista 499.ean izango dituzte gogoan, eta Argi berdea independentziari izango da leloa. "Gure Herriaren aurkako inposaketa bortitza markatzen duten bi mugarri historiko, menperaketa, zanpaketa eta gure burujabetzaren deuseztea adierazten duten bi gertakizun", azaldu dute. Gainera, hurrengo urtean ospakizuna Iruñean egingo dutela ere aurreratu dute, konkistaren 500. urteurrenean.

Aberri Egunak aurten urtero apirilaren azken igandean Baigorrin ospatzen den Nafarroaren Egunarekin bat egingo du. "Izugarrizko aukera ederra bilakatu dira bi deialdi hauek gure naziotasuna aldarrikatzeko eta Nafarroak izan duen eta duen erreferentzialtasuna aldarrikatzeko". Independentistak sareak Nafarroaren Eguna antolatzen duen Basaizea elkarteari eskerrak eman dizkio, euren proposamenarekiko izan dute jarrera onagatik.

Gernikan egun osoko egitaraua prestatu dute, eta ekitaldi politikoa iragarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.