politika

Gernikako Estatutuak erabakitzeko eskubidea bermatzen duela aldarrikatu du Lopezek

Eusko Jaurlaritzak Estatutuaren 30. urteurreneko jaia ospatu zuen atzo Ajuria Enean. PSE-EE, PP eta UPDko kideak han izan ziren, ez ordea, EAJ, Aralar, EA eta EBkoak.

2009ko urriaren 26a
19:05
Entzun
Atzo Gernikako Estatutua onartu zenetik 30 urte igaro ziren eta Eusko Jaurlaritzak ekitaldia egin zuen Ajuria Enean (Gasteiz). Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaak Gernikako Estatutuak erabakitzeko eskubidea bermatzen duela aldarrikatu zuen. "Estatutua euskaldunen elkartze gunea da eta "askatasun, pluraltasun eta tolerantziaren plaza".

PSE-EE, PP eta UPDko kideak ospakizunean izan ziren, ez ordea, EAJ, Aralar, EA eta EBkoak, haien ustez, "zer ospatu ez dagoelako".

Ospakizun jaian ere, Lan onari izeneko sariak eman zituzten eta Edurne Pasaban mendizalea, Juan Mari Bandres abokatu eta politikaria, Jose Mari AldekoaMondragon Korporazio Koooperatibako presidentea eta Iñaki Gabilondo kazetaria izan ziren sarituak. Horrez gain, Mexiko ere saritu zuten "euskal errefuxiatuei diktadura garaian eskainitako elkartasunagatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.