Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, ostiral goizaldean izan ziren gertaerak; andrazko bat joan zen gizonezko batekin haren etxeraino, eta han jazo zen erasoa. Salaketaren berri izan orduko halakoetarako propio egokitutako protokoloa abiatu zuten ertzainek; mediku azterketa bat egitera bideratu zuten emakumea, eta, emaitzak aztertuta, erasoaren ustezko egilea atxilotu zuten atzo gauean Gernikan bertan. 28 urteko gizonezko bat da.
Epailaren aurretik pasatu ostean libre utzi du hark, astero epaitegitik pasatzeko agindupean.