Gernikarrei egia zor diela esan dio Amaiurrek Raxoiri

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Gernikarrei oroimena, justizia eta egia zor diela ohartarazi dio Amaiurrek Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuari. Koalizioko kideei ezer ez ziela zor esanez hasi zuen legegintzaldia Raxoik, eta hori egia dela berretsi du Amaiurrek, baina gernikarrekin ez ezik, durangarrekin, eibartarrekin, elgetarrekin eta beste hainbatekin zorretan dagoela esan dio. 75 urte beranduago, erantzunik gabeko galderek hor jarraitzen dutela gogora ekarri du. Oroimena, justizia eta egia «ahotik ahora» erabili arren, batzuek «euren zatikako kontakizunari interesatzen zaion» egia besterik ez dutela nahi salatu du. Hori guztia, «oraindik ere amaitu gabeko trantsizio baten seinale» dela uste du koalizioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.