Etxegabetzeak

Gero eta gehiago dira alokairua ordaindu ezin duten familiak Nafarroan

Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak salatu du ez dagoela etxebizitza publikoa sustatzeko politikarik, eta eskatu dio Iruñeko udalari konpon ditzala jabetzan dituen etxe hutsak.

Plataformaren protesta bat, Iruñean. IñIGO URIZ, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2018ko apirilaren 5a
07:56
Entzun

"Asko dira oraindik merkatuak ezarritako alokairuak ordaindu ezin dituztenak edo euren seme-alabekin azpialokatutako geletan bizi behar dutenak". Salaketa Hipotekak Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak egin du, eta kritikatu du administrazioak orain arte hartu dituen neurriak ez diotela behar bezalako irtenbiderik ematen etxebizitza eskaerari.

"Higiezin enpresek gaituzte nahi. Baztertu egiten gaitu txiroak garelako edo gure arrazagatik", ohartarazi dute eta nabarmendu krisi garaian sortutako desberdintasunek bere horretan jarraitzen dutela. "Etxebizitzak kendu zizkiguten, eta haiek eragindako milaka euroko zorrak utzi. Gure irtenbide bakarra dira azpialokatutako etxeak". Elkarteak salatu du asko direla baita ere hiru urteko alokairu kontratua bukatzear dutenak, eta etxe jabeek luzatzeko asmorik agertu ez dutenez kalean geratzeko zorian daudenak.

Zentzu horretan, plataformak eskatu dio Iruñeko Udalari konpon ditzala bereak ddiren eta hutsik dauden etxebizitzak, eta horretarako beharrezko aurrekontuak onar ditzala, egoera larria dauden familiek etxebizitzak eskura ditzaten. Aldi berean, gogora ekarri dute iaz alde zaharreko 60 etxebizitza konpontzeko asmoa iragarri zuela udalak, baina azkenean soilik 39 egin ziuztela. "Dirua badago, eta ez dakigu zergatik ez diren etxe guztiak kopondu".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.