Gero eta ibilgailu zaharragoak errepideetan, krisiagatik
Krisiak apaldu egin du autoen salmenta, eta, ondorioz, zahartzen ari da Euskal Herriko automobilen batez besteko adina. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, esaterako, hamar ibilgailutik lauk dituzte hamar urte baino gehiago. 2008az gero nabaritu dute hori zirkulazio arduradunek, krisia gogorren jotzen hasi zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu