Azken zazpi urteetako mailarik baxuenean dago ETAren indarkeriarekiko kezka EAEn, Eusko Jaurlaritzaren uztaileko Soziometro inkestaren arabera. Apirilekoarekin alderatuz gero, %5 egin du behera zenbatekoak.
Arazoen zerrendan, berriz, ETAren indarkeria bosgarren lekuan ageri da; lan, ekonomia, politika eta etxebizitzaren atzetik. Baina badira indarkeria autonomia erkidegoko hiru arazo larrienen artean sartzen dutenak ere: herritarren %13k.
2.155 pertsonari egindako galdeketa batean oinarrituta kaleratu ditu datu horiek Soziometroak.
Gero eta jende gehiagorentzat, kezka nagusia ez da ETAren indarkeria jada
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu